Hilketa Saratxoko (edo Derendanoko) elizan

1539ko apirilaren 3an, Ostegun Santua, Saratxoko elizan (“iglesia de san nicolas de derendano”) zeudenean, Martín de Oquendo izeneko gazteak gezi batekin larri zauritu zuen Juan de Derendano auzokoa.

Juanek testamentu egiteko nahikoa indarra izan zuen baina laster hil zen. Horregatik, Martín Juanen familiari 400 dukado ordaintzera kondenatua izan zen eta, dirudienez, urkatua izatera ere bai. Baina Oquendok Ameriketara alde egin zuen, Panamara hain zuzen. Eta han hil egin zen 1554. urtean. Juanen oinordekoek ez zuten dukadorik jaso.

 

Derendanotarrak

Francisca de Torresekin alaba izan zuen Juan de Derendanok, Casilda izenekoa, zeinek ez zuen inoiz adin-nagusitasunera heldu.

Beraz, Hernando Ortiz de Ugarte amurrioarra izan zen Juanen benetako oinordekoa. Testuan Hernando eta Juan anaiak zirela esaten da. Ziur aski Amurrioko Ugarte etxeko jauna izan zen; nahiko gizon boteretsua zela ondo dakigu. Baina, zergatik zituzten anai hauek abizen desberdinak?

Garai hartan abizenak finkatuta ez zeudelako; ohikoa zen emazte edo senarraren abizena hartzea, edo bizi zen herriko edo baserriko izena.

1638an Hernando de Ugarte, seguraski bestearen biloba, “la cassa de erendano”ren jabetzat agertzen zen bere testamentuan. Ugarteko Maiorazkora lotu zen etxe hori, gero Astobitzako dorrearen jaunek izan zutena.

 

Oquendotarrak

Juan Sanz de Oquendo eta Catalina de Ugarte izan ziren Martinen gurasoak, Iturraldeetxearen jabeak. Beste seme-alabak izan zituen: Pedro Pancorbora joan zen bizitzera; Juan “el mozo” Obarenesera; Maria, San Juan de Uscategui amurrioarrarekin ezkondu zen; eta Casilda, gazteena, oinordekoa izan zen. Baina ez daukagu datu gehiago.

Abizen horrekin beste familiak egon ziren Saratxon: 1562an hemen bizi ziren Pedro de Oquendo eta Juan Fernández de Oquendo bere semea; eta Martín de Oquendo.

1590an Martín Pascual de Oquendo zen auzokoa, eta XVII. mendearen hasieran abizen honekin bi familia zeuden.

Bestalde, Iturralde baserriaren jabea Juan de Aguirre Berganza zen 1747. urtean. Ez dakigu zer gertatu zen ostean, honek seme-alabarik izan ez zuelako.

 

Derendano / Saratxo

XVII. mende arte Saratxo herriaren izena Derendano izan zen. Aiaraldean, ez da izena aldatu zuen herri bakarra (adibidez, Perea > Beotegi, Opellora > Costera).

Derendano hitza Terenciano izen erromatarratik dator; erromatarren garaiko aztarnak aurkitu ziren auzo horretan, gainera. Beraz, gaur egungo Derendano auzoa dena garai hartan herriko gune garrantzitsuena eta zaharrena zen.

Saratxo herriko auzoa besterik ez zen orduan. Han egon zen abizen honetako jatorrizko etxea, antigua y principal” zena. Gainera, han eraiki zen herriko eliza eta, esaten denez, gertu zegoen Aiarako Kondeen jauregia.

Azkenean, Gaztelatik Bilbora zihoan bide garrantzitsua hortik pasatzen zen. Beraz, auzo hori Derendanokoa baino garrantzitsuena bilakatu omen zen eta horregatik izenaren aldaketa.

2 comentarios en “Hilketa Saratxoko (edo Derendanoko) elizan

  1. Muchas gracias por esta información. Casualmente soy descendiente de estos dos hermanos, Juan de Derendano y Hernando Ortiz de Ugarte, hijos de otro Juan Sánchez de Derendano, y Marina de Ayala, nietos de Sancho Sánchez de Derendano, hijo a su vez de Ruy Sánchez de Erendano y este de otro Ruy Sánchez de Erendano que vivió por los años de 1380, siendo todos ellos señores del Solar de Derendano (también se cita Erendano), primero torre y luego palacio, con su coto redondo y labradores. En la documentación más antigua se cita que descienden de rodilla en rodilla de la Casa de Parientes Mayores de Ibargüen.

    Un saludo

    Me gusta

Deja un comentario