Lapurrak Izorian

1862ko abuztuaren 9an Izoriako sakristaua, egunero bezala, elizara joan zen egunsentian kanpaiak jotzera. Baina hura ez zen egun arrunta izan, hara heltzerakoan zerbait ezohikoa topato zuelako: elizako ateak zabalik, gauzak zoruan…. baina apaingarriak, kalizak eta zilarrezko gauza askoren desagerpena izan zen larriena.

Ez dakigu nola jakin zuten gauez kanpotik etorritako bost zaldizkoak izan zirela errudunak, baina hori esan zioten Amurrion zegoen Guardia Zibilako Tenienteari. Honek Juan Herrero eta Fermin Blanco izeneko guardiak bidali zituen trenez Bilbora (nahiz eta oraindik Bilboko trena ez zegoen irekita bidaiari guztientzat), bera errepidez joaten zen bitartean herriz herri ikertzeko eta informazioa biltzeko.

Herrero eta Blancok Bizkaiko hiriburura ailegatu eta berehala bertako tenienteari gertatutakoaren berri eman zioten. 7 guardiaz osatutako talde batek lapurren bila ekin zion eta arratsalde horretan aurkitu zituzten lapurrak Atxuri auzoko bi ostatutan. Bi taldetan banatuta zeuden: ostatu batean hiru gizon, armarik gabe; eta beste ostatuan zeuden beste bi lapurrak, hauek bai, armatuak. Hasieran aurre egiteko saiakera egin arren, guardia zibilak nagusi zirela ikusita amore eman eta lapurketa aitortu zuten. Inguruko korta batean zaldiak eta Izoriako elizatik hartutako gauza guztiak aurkitu zituzten.

Hurrengo egunean, abuztuaren 10ean, Amurriora eraman zituzten presoak, bertako kartzelan espetxeratzeko epaiketaren zain. Baina Villarcayoko Auzitegiak presoak erreklamatu zituen, zaldiak han lapurtu zituztelako eta horregatik epaitu beharra zeukaten hiribildu hartan. Lau egun geroago, 14an, guardiek bost lapurrak hartu eta Villarcayorantz bideratu ziren. Gaua Villasana de Menako espetxean pasa zuten, eta handik bost presoek ihes egin zuten. Prentsaren arabera, adiskide batzuen laguntza izan zuten eta nekez harrapatuko zituzten berriro, Kantabriako mendietan ezkutatzera joan baziren Valentzia, Palentzia, Asturias eta Kantabriatik etorritako bost gizon hauek.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s